XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MIREN A. - Nola nai den, nere kuttun Xabiertxoz ardurarik ez izatea?
MALEN - Ikasi nai ba'luke, ikaskuntzetan aurreratzeko bidea eman.
MIREN A. - Ez adi estutu, Malen! Noizean bein ere iregana joango gerala badakiñ eta Erroma'ko Aita Guren'ari eskerrak nai degunean joan giñezke.
MALEN - Bai, ama! Eta, Xabier etzazutela erregien jauregira eraman.
MIREN A. - Zer da, ba? Ik ez al unan onik izan bertan?
MALEN - Jaunari eskerrak, ondo ibilli nintzan... bañan, jauregi orietan erorbide aundiak dira.
MIREN A. - Egia, ¿nor joan diteke baña Xabiertxo ez badijoa?
MALEN -
MIREN A. - Ari Jainkoaren beldur santua biotz-biotzean sartzeko alegiñak egingo ditut.
MARTIN IR. -
MIREN A. - Aurrera, Martin...
MARTIN IR. - Andrea!, gelan zeundela uste nun...
MIREN A. - Malen'ekin gelditu naiz. Eta, Xabiertxo?
MARTIN IR. - Otoiak egin eta oyeratzera joan zan bai; eta, aren Aita'ri eta Seme'ari eta Gogo Deuna'ri AINTZA esateko era!!! Zenbat aldiz esan erazi didan!!!.
MIREN A. - Martin! Ba-dakizu: Irukoitz Deuna aintzatzeko oitura ori, asabaen oroiki mamitsua degula.
MALEN - Txikitandik, makiña bat aldiz aditu dizut ori, ama! Oitura gozo ori, zuk erakutsi zidazun...
MIREN A. - Ta ire beste anai-arrebai ere, ala erakutsi nitxienan...
MARTIN IR. - Ba-nekin ori, andrea. Bañan, gaur oi-ezko benatasun orrek txit arritu nau.
MALEN - Siñeskai agurgarri orretzaz nik gaur itz egin diotelako; eta askotan esateko aolkatu dedalako...